132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-922

Iberfruta Muerza SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iberfruta Muerza SA.

Xedea: frutarekin produktu erdi elaboratuak egiteko lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: ureztaketarako hustubidea (Ebro ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azagra (Nafarroa).

Hondakin urak fruta eta makinak garbitzeko prozesuak eragindakoak dira, eta 680.000 m³-ko bolumen eskatua dute urtean; arazketan honako lanak egiten dira: bahetzea, neutralizazioa, homogeneizazioa, lohi aktiboen bi erreaktore eta bigarren mailako dekantagailua. Horrez gain, hozte sistemako urak ere isurtzen dira, urtean gehienez 76.000 m³-ko bolumena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005560