132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-344

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Lizarrako araztegian lohien lerroa hobetzeko lanak baimentzea.

Lanen xedea da Lizarrako araztegian lohien lerroa berritzea, Gregorio Berrozpe Ullate bide ingeniariak 2018ko abenduan izenpetutako proiektuaren arabera, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko UPJk 2019ko maiatzaren 10ean egindako kontrol txostenaren oharrak kontuan hartuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005552