132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-319

Planasa Viveros SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Planasa Viveros SLU.

Xedea: negutegiko barazkietarako mintegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Milagro (Nafarroa).

Isuria instalazioetako komunetakoa da; 20 langilek erabiltzen dituzte 260 egunez urtean, eta isurketaren gehieneko bolumena 780 m³-koa da urtean. Aldez aurretik arazten da lohi aktiboen sistema batean, lehen mailako dekantazioak, erreaktore biologikoak (ur azpiko iragazki mugikorrarekin) eta jalkitze-tanga batek osatutakoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005544