132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Joseba Martínez Itoizek gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda berariazko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 13ko 140/2019 Ebazpenaren bidez ireki zirenak (ebazpen horren I. eranskina, Hezkuntzako Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 14ko 58/2020 Ebazpenaren bidez berriz ere argitaratu zena). Errekurtsoak espezialitate hauei eragiten die:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

  • Gaztelania eta Literatura (euskaraz).
  • Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa) (euskaraz).

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horietan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko ekainaren 11n.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2005930