132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-215

Depurados Azud AIEk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Depurados Azud AIE.

Xedea: “Bodega Romana” industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea eta ur tratatuak berrerabiltzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Alderdia: Bodega Romana.

Udalerria: Funes (Nafarroa).

Espedientearen xedea da “Bodega Romana” industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea; ur horiek MBR bidez arazten dira, eta 7.050 m³-ko emaria dute egunean eta 2.573.250 m³-koa gehienez urtean. Horrez gain, hondakin urak berrerabiltzen dira, 58 m³-ko emaria egunean eta 28.330 m³-koa urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005540