132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak arautzen dituena. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantza.

Bete beharrez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua eta aplikatzekoak diren eta haiekin bat datozen xedapenak, onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsiko da, eta aldatutako ordenantzaren behin betiko onespena argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Erromantzatuan, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2005637