132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Hiri-lurzoruan, lurzoru urbanizatuan eta urbanizaezinean lurren eta orubeen garbiketa arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-lurzoruan, lurzoru urbanizatuan eta urbanizaezinean lurren eta orubeen garbiketa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrekin batera behin betiko testua ere argitaratuz.

Obanosen, 2020ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2005724