132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZURDIAGA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Izurdiagako Kontzejuak, 2020ko ekainaren 3an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Izurdiagan, 2020ko ekainaren 3an.–Kontzejuko burua, Luis Miguel Beraza.

Iragarkiaren kodea: L2005931