132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Aldaketa, Seme-alaba adingabeak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2020ko martxoaren 4an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Seme-alaba adingabeak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, egindako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Aipatu espedientea udal bulegoetan dago, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Elon (Burgu kalea, 4).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta behin betiko testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ibargoitin, 2020ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2005459