132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko ekainaren 4an egindako ezohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 2.3 artikulua aldatzea, terrazen ordutegia ezarriz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2005819