132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Udalbatzako kideen ordainsaria

Kontuan izanik honako hauetan xedatua: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikulua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua, toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei dagokienez, eta abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikulua.

Donamariako Udalak, 2020ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, legeak eskaturiko gehiengoa izanik:

Lehena.–Onestea Udalbatzako bilkuretara joateagatik dagozkien zenbatekoak dedikazio partziala ez duten udalkideendako, 2019ko ekainaren 15etik aurrera, eta atzeraeraginezko ondorioekin; 50 euro jasoko dituzte Udalbatzako bilkuretara joateagatik.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Donamariako Udaletxeko iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz.

Donamarian, 2020ko ekainaren 3an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2005528