132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea Cascanteko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra.

b) Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Cascanten, 2020ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2005434