132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da behean adierazten diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda berariazko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 13ko 140/2019 Ebazpenaren bidez ireki zirenak (ebazpen horren I. eranskina, Hezkuntzako Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 14ko 58/2020 Ebazpenaren bidez berriz ere argitaratu zena). Errekurtsoek espezialitate hauei eragiten diete:

Maisu-maistren Kidegoa:

–Musika (gaztelaniaz):

Ibon Elgarresta Segurola.

–Musika (euskaraz):

Ibon Elgarresta Segurola.

–Alemana (gaztelaniaz):

Cristina Mato Fresán.

–Alemana, eleaniztuna, ingelesa (C1) (gaztelaniaz):

Cristina Mato Fresán.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:

–Musika (euskaraz):

Itxasne Zabalza Chivite.

–Ekonomia (gaztelaniaz):

Abdel Hakim Harrous Mohamed.

María Montserrat Busto Iriberri.

Cristina Vizcaíno González.

Irantzu Azpiazu Amatriain.

–Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz):

Daniel Palacios Aldaz.

–Gorputz Hezkuntza (euskaraz):

Julián Olano Iriarte.

–Ingelesa (gaztelaniaz):

Alicia Zamora García.

Cristina Mato Fresán.

–Esku-hartze Soziokomunitarioa (gaztelaniaz):

Alicia Zamora García.

José Miguel Álvarez Fernández.

María de los Santos Romeo Mateo.

–Geografia eta Historia (gaztelaniaz):

Adriana Izquierdo Martínez.

Cristina Mato Fresán.

–Geografia eta Historia, eleaniztuna, ingelesa (C1) (gaztelaniaz):

Cristina Mato Fresán.

–Biologia eta Geologia (gaztelania):

Maialen Guelbenzu Ozcoidi.

–Biologia eta Geologia, eleaniztuna, ingelesa (C1) (gaztelaniaz):

Maialen Guelbenzu Ozcoidi.

–Fisika eta Kimika, eleaniztuna, ingelesa (C1) (gaztelaniaz):

Maialen Guelbenzu Ozcoidi.

–Marrazketa (gaztelaniaz):

Marta Hernández Molina.

Edurne García Fernández.

–Hezkuntza Orientazioa (gaztelaniaz):

María de los Santos Romeo Mateo.

–Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa) (euskaraz):

Irantzu Azpiazu Amatriain.

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa:

–Fabrikazio Mekanikoko Proiektuen Bulegoa (gaztelaniaz):

Cristina Niño de la Fuente.

–Estetika (gaztelaniaz):

Maialen Guelbenzu Ozcoidi.

–Nekazaritzako Ekoizpeneko Lan eta Ekipoak (euskaraz):

Ainhoa Elizalde Erasun.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horietan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko ekainaren 11n.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2005921