101. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (kontuan hartuta alarma-egoerak epeetan dakarren etetea), bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halaber, hura betearazteko oinarriak ere baditu. Bere baitan hartzen ditu entitatearen aurrekontuak eta “Lodosako Zaharren Egoitzako Patronatua” udal erakunde autonomoarenak. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da.

Lodosan, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2004841