101. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Ordenantza fiskala, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxaurin, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2004886