91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Lorkako 10. poligonoko
1.089. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2019ko apirilaren 11n egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Lorkako 10. poligonoko 1.089. lurzatian, Ana Isabel Izcue Lizasoainek sustatua.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Deierrin, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1905460