91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Trafikoari buruzko ordenantza orokorrean.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2018ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Hirugarren Kapituluko 13. artikuluari bi apartatu berri gehitzea, beste aldaketa batzuen artean: “Seinalizazioa”.

2019ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia, eta urte bereko 68. aldizkarian argitaratu zen, apirilaren 8an, behin betiko onespena, eta argitaratzeko dago V. eranskina, adierazitako artikuluak aipatutakoa.

Legez ezarritako epea iragan denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko testu osoa argitaratzen da, eranskinean zehazten den bezala. Hori guztia, bete daitezen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua eta aplikatzekoa den gainerako legeria.

Tuteran, 2019ko apirilaren 23an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

ERANSKINA

Lehena eta bakarra: V. eranskina eranstea aipatutako ordenantzaren testuaren bukaeran; hona hemen:

V. ERANSKINA

30. eremuaren mugen planoa

30. eremuaren esparrua izanen da urdinez adierazitako eremua:

L1905585_0.pdf

Iragarkiaren kodea: L1905585