91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

3/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onesten da Traibuenasko Kontzejuko Herritarren Batzarraren 2019ko apirilaren 17ko bilkuran hartu erabakiaren bidez, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

HIRUGARREN AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.377,32 euro.

Gastuak, guztira: 2.377,32 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 2.377,32 euro.

Finantzaketa, guztira: 2.377,32 euro.

Traibuenasen, 2019ko apirilaren 17an.–Kontzejuko burua, Pablo Ardanaz Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1905522