91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2019ko apirilaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen; halakorik ez bada aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da plantilla organikoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 276. artikuluak betez (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Itzaltzun, 2019ko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1905413