91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

HAPOko UE 3.1.a) exekuzio unitatearen birzatiketa proiektuaren testu bategina (bigarren dokumentua). Onespena

Lizarrako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen onestea birzatiketa proiektuaren testu bategina (bigarren dokumentua), Lizarrako HAPOko UE 3.1.a) exekuzio unitatearena (indarrean dagoen Hirigintzako Udal Planeko APA 4), 2019ko otsailaren 26an Udalaren erregistroan aurkeztutako agiriaren arabera, Jabetza Erregistroak eskatuta.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1905251