91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketarako hitzarmena Udalaren eta José Daniel Trigo Orrea eta María Nieves Lizari Zabalzaren artean, Ziraukiko San Roman kalean oinezkoentzako arrapala bat egokitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ziraukin, 2019ko apirilaren 23an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1905556