91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Gazteluberriko Udalak, 2019ko otsailaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2019ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 200,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 5.530,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.620,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 34.950,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 61.600,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 16.050,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 18.800,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 60,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.990,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 17.700,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 70.000,00 euro.

Gazteluberrin, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1905410