91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2019ko lan egutegia

Alkate-udalburu Gustavo Rodríguez Aguadoren 2019ko apirilaren 16ko 56. ebazpenaren bidez, onetsi dira 2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Lehena.–Onestea Cabanillasko Udalaren zerbitzuko langileek 2019an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: San Roke (herriko jaia).

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, honako egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

Abuztuaren 19a, 20a eta 21a.

Irailaren 27a.

5,94 orduko ordu-poltsa ezartzen da. Ordu horiek urtean zehar hartuko dira, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2019an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen puntuan aipatutako egunak, jaiegunak izanen baitira.

Laugarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cabanillasko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkura arruntean.

Cabanillasen, 2019ko apirilaren 17an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1905488