91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun azterlana Intxaustiko karrikako 2an.
Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 12an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlan bat, lerrokaldurak aldatzeko eta etxe-sailaren barneko patioan bolumena ateratzeko, igogailua paratzearren eta, hala, irisgarritasuna hobetzearren, udalerri honetako 2. poligonoko 43. lurzatian (Intxausti 2). Nieves Urroz Jolisek aurkeztu du, Intxausti 2ko jabeen elkartea ordezkatuz, eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak idatzi du, 2016ko urtarrilean.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2019ko apirilaren 17an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1905453