91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 22an, 2018ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan denez inork aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.940,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.940,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 380,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 400,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 2.500,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4.055,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.335,00 euro.

Azpan, 2019ko apirilaren 12an.–Kontzejuko burua, M.ª José Inda Garralda.

Iragarkiaren kodea: L1905265