91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun azterlana, aldaketa xehatua egiteko Hirigintza Udal Planeko hirigintza-antolamenduko determinazioetan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2019ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arbizuko Udalak sustatu eta Igor Lopez de Uralde arkitektoak prestatu duen xehetasun azterlana, helburu hau duena: “aldaketa xehatua Hirigintza Udal Planeko hirigintza-antolamenduko determinazioetan”.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2019ko apirilaren 11n.–Alkatea, M.ª Carmen Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1905526