91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arantzako hirigintzako araudi orokorraren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arantzako hirigintzako araudi orokorraren aldaketaren espedientea, Arantzako Udalak sustatua, hirigintza araudi orokorraren 13, 25, 26 eta 29. artikuluak eta ez urbanizagarria den lurren hirigintzako araudiaren 18. artikulua ukitzen dituena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikulua jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arantzan, 2019ko apirilaren 23an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1905572