91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

127/2019 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, sare publikoko ikastetxe batzuei baimena ematen diena 2019-2020 ikasturtetik aurrera ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa emateko.

Urtarrilaren 24ko 8/2019 Ebazpenaren bidez, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programaren deialdia egin zen, sare publikoko ikastetxe gehiago sar zitezen, eta programa emateko oinarriak ezarri ziren.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du onestea ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa Nafarroako Foru Komunitateko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan emateko onartu diren ikastetxe berrien zerrenda, aipatu deialdian ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen dituztelako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hurrengo ikastetxeak baimentzea 2019-2020 ikasturtetik aurrera atal elebidunen programa emateko:

–Alemaneko atal elebidunak:

  • Plaza de la Cruz BHI (Iruña).
  • Benjamín de Tudela BHI (Tutera).

–Frantseseko atal elebidunak:

  • Julio Caro Baroja BHI (Iruña).
  • Plaza de la Cruz BHI (Iruña).
  • Joaquín Romera DBHI (Mendabia).

Atal elebidunak Hezkuntza Departamentuak programaren deialdian ezarritako baldintzetan eta hango oinarrien arabera ezarriko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe interesatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1904127