91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2019ko tarifak eta kanonak

Uren Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege-dekretuaren 114. artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua (Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen Atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak garatzen dituena) onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 303. eta 310. artikuluetan xedatzen denez, uraren erregulazio kanona eta erabilera tarifa “ezin badira kobratu kasuko ekitaldian, aurkaratzeen edo errekurtsoen tramitazioak eragindako atzerapenengatik edo beste arrazoi batzuengatik, erakunde kudeatzaileak aplikatzen ahalko du onetsi zen azken kanona, irmo bihurtutakoa”; posible izan ez denez kanon eta tarifa berria onestea aurtengo urtarrilaren 1a baino lehen, lehendakaritza honek ebatzi du 2019an ere aplikatzea uraren erabilerarako eta erregulaziorako onetsitako azken tarifak era kanonak, irmo bihurtutakoak.

Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa, aukerakoa, edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkezten ahalko da, baina aurkaratzeko bi bideak ezin izanen dira aldi berean baliatu, eta, erreklamazioaren kasuan, Aragoiko Auzitegi Ekonomiko-administratibora igorri beharko da. Bata zein bestea Ebroko Konfederazio Hidrografikora zuzenduta aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean. Aipatutako guztia Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 1ean.–Lehendakaria, María Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1906056