91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-79

Zuberoa García Rodríguezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Zuberoa García Rodríguez.

Xedea: lojamendu turistikoen zentro bateko (“Domos Irati”) hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketaren udal-mugartea: Orbaizetako 1. poligonoa, 313. lurzatia.

Etxeko hondakin uren isurketak, gehienez ere, 550 m³-ko bolumena du urtean; lurrean sartuko da iragazki-putzu baten bidez, hobi septikoak, iragazki biologikoak eta hezeguneak osatutako arazte instalazio batetik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko martxoaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1905220