91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

“2019ko aurrekontua behin betiko onestea” izeneko iragarkia baliogabetzea eta “2018ko aurrekontua behin betiko onestea” argitaratzea

2019ko aurrekontua behin betiko onesteko iragarkia argitaratu zen, oker, 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an. Beraz, hura baliogabetzen da, ondoriorik gabe uzteko, eta argitaratzen da “2018ko aurrekontuaren behin betiko onespena”.

2019ko otsailaren 4ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean 2018ko aurrekontu orokorra, eta hasierako onespenaren erabakia 2019ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarriari jarraikiz (foru lege horrek jorratu zuen Nafarroako Toki Administrazioa), behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da haren laburpena, xehetasun honekin:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 43.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 456.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 500.000,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 325.200,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 168.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 500.000,00 euro.

Auritzen, 2019ko apirilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Luis Alfonso de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1905587