76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

200/2019 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2019rako gastua baimentzen duena abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdirako. DDBN identifikazioa: 437074.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko, betiere oinarri arautzaileak 2019. urtea baino lehenago onetsitakoetarako.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horrexegatik, bidezkoa da 2019rako gastua baimentzea, hain zuzen ere ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdiari dagokiona.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 100.000 euroko gastua baimentzea 2019rako Gastuen Aurrekontuko “Ekonomia sozialeko enpresetarako laguntzak, enpresak sortu eta laguntza teknikoa emateko” izeneko 950001 96100 4709 241203 partidaren kargura, ekonomia sozialeko enpresa berrien sorrera diruz laguntzeko, hain zuzen ere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpenaren bidez araututakoak. DDBN identifikazioa: 437074.

2. 100.000 euroko gastua baimentzea 2019rako Gastuen Aurrekontuko “Ekonomia sozialeko enpresetarako laguntzak, enpresak sortu eta laguntza teknikoa emateko” izeneko 950001 96100 4709 241203 partidaren kargura, laguntza teknikoko ekintzak diruz laguntzeko, hain zuzen ere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpenaren bidez araututakoak. DDBN identifikazioa:437074.

3. Ebazpen hau Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta kontu-hartzailetza delegatura igortzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren aurka, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko otsailaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1902756