72. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Eraikinetako fatxaden koloreak eta zur-lanak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2019ko abenduaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen eraikinetako fatxaden koloreak eta zur-lanak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.

Txostena hogeita hamar eguneko epean jendaurrean egon ondotik inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoren indarrean jarriko da, eta behar diren ondorio juridikoak izanen ditu.

Lintzoainen, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkate-udalburua, Enrique Garralda Erro.

ERAIKINETAKO FATXADEN KOLOREAK ETA ZUR-LANAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

Ordenantzaren 3. puntuaren edukia aldatzea proposatu da; honela zioen:

3.–Leiho eta kontraleihoen kolorea, zurezkoak, pvc edo lakatuko aluminiokoak izanda ere, zuraren antzekoa izanen da. Zaharberritutako eraikinen kasuetan konpondu aurreko leihoen kolorea mantendu ahalko da.

Testu honekin ordezkatzeko:

3.–Leiho eta kontraleihoen kolorea, zurezkoak, pvc edo lakatuazko aluminiokoak izanda ere, zuraren antzekoa izanen da. Zaharberritutako eraikinen kasuetan konpondu aurreko leihoen kolorea mantendu ahalko da. Eraikin berrien kasuan leiho eta kontraleihoen koloreak ohikoak izango dira, besteak beste gorri ingelesa, itsas urdina, lur-koloreko marroia, grisa eta berde iluna; dena den, kanpoko zur-elementu guztietarako kolore berbera erabiliko da.

Iragarkiaren kodea: L1904640