247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALETA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aritzaletako Kontzejuak, 2019ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Aritzaletan, 2019ko abenduaren 6an.–Kontzejuko burua, José Antonio Irurzun Irurzun.

Iragarkiaren kodea: L1915599