247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Derrigorrezko diru-bilketa
Jakinarazten den egitatea: Premiamendu-probidentzia
Erreferentzia: A153000/00009/2019

Administrazio honi egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99.4 artikuluan xedatutakoaren arabera interesdunari edo haren ordezkariari jakinarazpena egiterik izan ez denez, eta, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera, egin diren jakinarazpen ahaleginak espedientean jasota, ediktu honen bidez dei egiten zaie ordainketa egitera behartuta daudenei eta haien ordezkariei aurrez aurre jakinarazteko espedientean jasotako prozeduren ondoriozko administrazio-egintzak. Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta Kudeaketa Bulegoan agertu beharko dute astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara (Iñigo Arista kalea 16, etxabea, 31007 Iruña). Epe horretan agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat emango da, lege-ondorio guztietarako, agertzeko epea bukatu eta hurrengo egunean bertan.

Ohartarazpenak:

Administrazio-egintza honen aurka honako helegiteetako bat jar daiteke, hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Premiamendu-prozedura, nahiz eta errekurtsoa aurkeztu, Nafarroako Foru Erkidegoko Diru Bilketako Erregelamenduko 166. artikuluan xedatutako moduan eta baldintzetan soilik geldiaraziko da.

Lesakan, 2019ko azaroaren 28an.–Diru-biltzaile exekutiboa, Mikel Arrechea Lasaga.

DEITUAK DIREN ZORDUNAK

Espedientea: 48719338W. Izena: -. Kontzeptua: Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Urtea/Astea: 2016/. Zor duen zenbatekoa: 28,60. Premiamendu eguna: 2019/07/04.

Espedientea: 48719338W. Izena: -. Kontzeptua: Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Urtea/Astea: 2016/. Zor duen zenbatekoa: 4,09. Premiamendu eguna: 2019/07/04.

Espedientea: 48719338W. Izena: -. Kontzeptua: Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Urtea/Astea: 2017/. Zor duen zenbatekoa: 23,60. Premiamendu eguna: 2019/07/04.

Espedientea: 48719338W. Izena: -. Kontzeptua: Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Urtea/Astea: 2017/. Zor duen zenbatekoa: 4,09. Premiamendu eguna: 2019/07/04

Espedientea: 48719338W. Izena: -. Kontzeptua: Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Urtea/Astea: 2018/. Zor duen zenbatekoa: 23,60. Premiamendu eguna: 2019/07/04

Espedientea: 48719338W. Izena: -. Kontzeptua: Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Urtea/Astea: 2018/. Zor duen zenbatekoa: 4,09. Premiamendu eguna: 2019/07/04.

Espedientea: B87236717. Izena: -. Kontzeptua: Isunak. Urtea/Astea: 2019/. Zor duen zenbatekoa: 65,00. Premiamendu eguna: 2019/07/04.

Iragarkiaren kodea: L1915426