247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n, 2019ko aurrekontuaren 6. aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aldaketa:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Zenbatekoa: 12.000,00 euro.

Finantzaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: -12.000,00 euro.

Donezteben, 2019ko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1915061