247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Azucarerako Plan Bereziaren 21-22 etxe-sailaren esparruaren xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azucarerako Plan Bereziaren 21-22 etxe-sailaren esparruaren xehetasun-azterketan egindako aldaketa (391. katastro-lurzatia, Tuterako 1. poligonoan). NASUVINSAk sustatu du, Rodríguez y Oriol Arquitectos-ek 2019ko abuztuaren 22an idatzitako proiektuari jarraituz, eta haren helburua da lerrokadurak aldatzea.

Alegazioak aurkezteko epea. 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Udaletxeko iragarki-taulan eta www.tudela.es web orrian.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1915086