247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

San Martin Unxeko Udaleko alkateak, gaurko egunez, honako ebazpen hau eman du:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz eta aurrekoarekin eta aipatu Erregelamenduak xedatzen duenarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Martín García Etxeberria alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak, 2019ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, ekintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

San Martin Unxen, 2019ko azaroaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1915091