247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, Antsoaingo Udaltzaingoko udaltzain lanpostu bat, oposizio bidez eta txanda irekian, betetzeko.
Izendapena

Antsoaingo Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia 2018ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an. Epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Antsoaingo Udaleko alkateak, 2018ko azaroaren 27an emandako 744. ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Javier Urtiaga Sanz izendatzea Antsoaingo Udaltzaingoko udaltzain, 4015 kodearekin eta hizkuntz eskakizunarekin, bera izan baita puntuazio handiena lortu duen izangaia. Argitara ematen da, izendatuak Nafarroako Segurtasun Eskolan oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditu ondotik.

Antsoainen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1915550