247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2019ko aurrekontuaren aldaketak, kreditu-transferentziak.
Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hemeretziko urriaren 30ean hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira hurrengo kreditu-transferentziak, xehetasun hauekin bat:

1.–Kreditu-transferentzia, epe laburreko maileguen interesak izeneko partidatik (20 01100 310010. Finantza-zama. Mailegu kontratatuen interesak) 2. kapitulura - Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak (50 33800 226990. Sanferminak. Beste hainbat gastu), Kultura eta Berdintasuneko Alorrean, 50.000 euroan (PRES–MOD/2019/32 espedientea).

2.–Kreditu-transferentziak, Iruñeko Udalaren Aurrekontuan, partida hauetatik:

30 15122 41000.–Hirigintza Gerentzia, transf. arrunta 1.660.000,00 euroan.

50/32310/410000.–Haur Eskolak, transf. arrunta 581.000,00 euroan.

Partida honetara:

70 23183 131010.–Pertsonen arta. Lan-kontratuko langileen oinarrizko lansariak, 2.241.000,00 euroan.

Finantzaketa-aldaketak Hirigintza Gerentziako eta Haur Eskoletako diru-sarreren aurrekontuetan, 2.241.000 euroan guztira: 1.660.000 euro Hirigintza Gerentziako diru-sarreren aurrekontuan eta 601.000 euro Haur Eskoletakoan, Iruñeko Udalaren ekarpenen bidezko finantzaketa Gastu Orokorretarako Diruzaintzako geldikinekin ordezteko. (PRES–MOD/2019/27 espedientea).

Aldaketa hauek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko dute indarra.

Iruñean, 2019ko abenduaren 9an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1915654