247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Bi udaltzain-agenteren izendapena

Noaingo (Elortzibar) Udaltzaingoan bi agente lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiaren akta ikusita, eta 2017ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n, argitaratutako deialdiaren oinarriei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Behean ageri diren izangaien aldeko izendapena egitea, lanpostu horiek bete ditzaten nominapeko eta plantillako funtzionario gisa, oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditu baitute edo haren baliokidea den beste bat eginda baitute.

A–Igoera txanda:

AGUIRRE DELGADO, CESAR

B–Txanda irekia:

HURTADO BARACE, JAVIER

Izendatutakoek jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpenetik aitzina.

Noain Elortzibarren, 2019ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1915551