247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n, 2019ko aurrekontuan 5. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia, 2019ko urriaren 16ko osoko bilkuran hartua. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

9. kapitulua: 72.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 72.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua: 72.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 72.000,00 euro.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1915060