247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2019ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ean; halaber, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Hamabost egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork inongo alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 61.864,00 euro.

Guztira: 61.864,00 euro.

Espedientearen finantzaketa

1.–Diru-sarrera goitituak:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 30.000,00 euro.

2.–Diruzaintzako gerakina:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 31.864,00 euro.

Guztira: 61.864,00 euro.

Kreditu-gehigarriaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.597,61 euro.

Guztira: 15.597,61 euro.

Espedientearen finantzaketa

2.–Diruzaintzako gerakina:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 15.597,61 euro.

Guztira: 15.597,61 euro.

Irunberrin, 2019ko azaroaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1915112