247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2019ko irailaren 20an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 6/2019 espedientea, kreditu berezi bat baita.

Iragarkia 2019ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Kreditu berezia

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 9200 1200701

Idazkariaren graduaren ordainsaria

10.524,50

1 9200 16000

Langileen Gizarte Segurantza.

2.475,50

GASTUAK, GUZTIRA

13.000,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 87000

Diruzaintzako gerakina

13.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

13.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2019ko azaroaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1915115