247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen gaineko ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2019ko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen gaineko ordenantza aldatzea.

Erabaki hori 2019ko urriaren 21an argitaratu zen, 2019ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Epe hori iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren ariora.

ERANSKINA

Tarifak

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ORDENANTZA

“Adina zehazteko jaiotze urtea hartuko da kontutan”.

Leitzan, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1915623