247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2020rako zerga-tasak

Legardako Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea egun indarrean dauden zerga-tasak. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,2526ko tasa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,754ko tasa.

2.–EJZ. 1 koefizientea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Tasa: %4,50.

4.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: Igoerarik gabe.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga. Tarifa ofiziala.

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Legardan, 2019ko abenduaren 4an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1915572