247. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Aldaketa, Udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Esprontzedako Udalak, 2019ko apirilaren 1eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Esprontzedako udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak arautzen dituen ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Esprontzedan, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L1915087