242. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 4. poligonoko 168., 170., 208., 236., 243., 248., 249., 17., 189. eta 233. lurzatietan (Ibardin).
Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, azaroaren 8an emandako 310/2019 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 4. poligonoko 168., 170., 208., 236., 243., 248., 249., 17., 189. eta 233. lurzatietako (Ibardin) Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Bostargi SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkez ditzaten.

Beran, 2019ko azaroaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1914643