239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Izendapena, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko

2019ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hautaketa prozedura bururaturik eta haren 10. oinarria beterik, eta orobat beterik Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikulua, Alkatetzaren azaroaren 25eko 141/2019 Ebazpenaren bidez erabaki da Eduardo Álvarez Hidalgo izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatu Buñuelgo Udalean.

Buñuelen, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L1915062