239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

6 eta 7/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, 2019ko aurrekontuaren 6. eta 7. aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

6/2019 ALDAKETA

Kreditu osagarriak

GASTUA:

5 1621 6220002 kontu-saila.–(“Transferentzia-kaiaren itxiera”) 12.556 euroan handituko da.

DIRU-SARRERAK:

5 76702 kontu-sailaren kargura.–(“Hondakinen partzuergoaren ekarpena”) finantzatuko da.

7/2019 ALDAKETA

Kreditu osagarriak

GASTUA:

5 1621 63201 kontu-saila.–(“Transferentzia-kaiaren saneamendua eta euri urak”) 18.000 euroan handituko da.

DIRU-SARRERAK:

5 76702 kontu-sailaren kargura.–(“Hondakinen partzuergoaren ekarpena”) finantzatuko da.

Lakuntzan, 2019ko abenduaren 2an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1915167